miércoles, 15 de octubre de 2014

Elgoibar Ikastola-Litherland High School Elkartrukea-Exchange

2013/14 ikasturtetik aurrera DBH 3an egiten den eskolaz kanpoko  jarduera  da. Elgoibar Ikastolak 1996. urteaz geroztik Liverpoolen kokatzen den Litherland High Schoolekin mantentzen duen harreman bati jarraituz egiten da, eta taldean burutzen den ekintza bada ere, helburu nagusia ingeles familia batekin elkartrukea egitea da. Ikasleek jarduera hau bi zatitan burutzen dute.

 Zati horietako bat Liverpoolen burutzen den egonaldia da, Litherland High School ikastetxeko familietan, eskola-orduetan ikastetxean bertan egonik. Horrek guztiak bermatzen baitu, azken finean,  ingeles kulturan murgilpen-esperientzia osoa izatea.

Elkartrukeak, honako esperientzia hauek eskaintzen ditu:
·         Ikasleek atzerriko hizkuntza eguneroko egoera errealean, zuzenean, erabiltzeko aukera.
·         Kulturartekotasun-esperientzia bat bizitzeko aukera.
·    Elkartrukeko ikasle-kideekin elkarlan- esperientzia izateko aukera. Nola?  programarekin batera garatzen den proiektuari esker. Noiz? elkartrukearen aurretik, bitartean eta ondoren,  subentziorako aurkeztu beharreko lana egiterakoan, subentzioa eskatzeko aukera dagoenean behintzat.

Elkartrukeak berarekin behar ditu:

·         Ikasleen eta irakasleen arteko lan-saioak, proiektua garatzen joateko.
·         Elkartutako ikastetxearen ezagutza emateko eskola-jardunak.
·         Bisitatzen den herrialdea ezagutzen lagunduko duten irtenaldiak/ibilaldiak.
·         Familiarteko giroa bizitzeko guneak/momentuak.
·         Bidaiatzen duten ikasleentzako aisialdi-denbora.

Amaitzeko, jardun honen helburu pedagogikoak honako hauek dira:

·         Ikastolan ikasitako ingelesa egoera erreal batean praktikan jartzea.
·         Ingelesez aritzeko konfiantza hartzea.
·         Entzutezko ulermena lantzea.
·         Kultura eta bizimodu desberdin bat ezagutzea.

Elkartrukea eskolaz kanpoko jardueratzat hartzen da ondorengo arrazoi hauengatik:
·         Batetik, bere helburuak kurrikulumak jasotzen dituen oinarrizko helburuen osagarriak izan eta horiek gainditzen dituztelako.
·   Bestetik, derrigorrezko jardunaren eremua nabarmenki gainditzen duelako, izan dezakeen kostuarengatik eta eskola garaian eskatuko lukeen ordu kopuruarengatik.


Ikasleek ondorengo baldintzak bete behar dituzte, jardun honetan parte hartu ahal izateko:

ELKARTRUKEAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:

 

  • Irteerako erreserba egin aurreko 12 hilabeteetan Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabiderik ez izatea.
·     Esleitzen zaion familia onartzea.
  • Esleitzen zaion ikaslea etxean hartzea.
·     Aurkezten den aurrekontua onartzea.
·     Programa hasieratik amaiera arte burutzea, ezartzen diren datak errespetatuz.
·     Arestian aipaturiko baldintza horiek guztiak onartzea eta betetzea.

Elkartruke-programan parte hartzeko lehentasun irizpideak:

Eskabidea Litherlandek ezarritako ikasle kopurua baino handiagoa bada, ondorengo lehentasun irizpidea aplikatuko da:
1.- Irteerako erreserba egin aurreko 12 hilabeteetan portaerarekiko inolako adierazpenik ez dutenek lehentasuna izango dute, eta ondoren, adierazpen kopuruaren arabera ordenatuko dira(ordena:0,1,2…).
2.- DBHko batez besteko nota akademikoa hartuko da kontuan. Zerrenda notaren arabera osatuko da.
3.- Hori aplikaturik berdintasunik balego zozketara joko da. Zozketa guraso ordezkarien aurrean egingo da.

Parte-hartzaile taldearen artean handik datozen ikasleak hartzeko adina familia ez dagoenean, DBH 3ko gainontzeko familiei eskainiko zaie etxean ingeles ikasle bat hartzeko aukera. Eta hauen artean boluntariorik ez balego DBH 2ko familiei luzatuko litzaieke aukera. Horren komunikazioa familia guztiei zabalduko zaie. Ikasle horiek hartzeko prest dauden familien artean zozketa egingo da, gelako guraso ordezkarien aurrean.
Boluntarioek ez dute hurrengo ikasturtean lehentasunik izango elkartrukean parte hartzeko.

Marco del intercambio con Litherland High School







MOSI

Museum of Science and Industry in Manchester.

Jungle park


With the statue of John Lennon

Elgoibar Ikastla and LHS pupils with the statue of John Lennon n front of the famous club called The Cavern.

Liverpool vs. Everton

Rivalry between local football teams.

In Anfield

Our pupils visiting Anfield (Liverpool Football Club).

The 2014/15 exchange group

The 2014/15 exchange group in front of Litherland High School in Liverpool.